Probak berrikusteko eta kalifikazioei erreklamazioa jartzeko eskubidea

Behin kalifikazioa publiko egin eta jakitera eman ondoren, ikasleek 48 orduko epea izango dute azterketa berrikusteko eskaera aurkezteko, eta bertan, lortutako kalifikazioei buruzko argibideak eskatu ahal izango dituzte.


Ikastetxean berrikusketa-prozesua egin ondoren kalifikazioekin ados egon ezean, ikasleak edo haren legezko ordezkariek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute 3 asteguneko epean. Idatziz aurkeztu beharko zaio ikastetxeko zuzendariari, eta hark dagokion hizkuntzako departamentura helaraziko du gogoeta egin eta horri buruzko txosten arrazoitua egin dezaten. Txosten horretan adieraziko da proba osorik eta kalifikazioen kalkuluan akatsik egin gabe, ezarritako ebaluazio-irizpideak behar bezala aplikatuta.


Erreklamazioari erantzun ondoren, ebazpena interesdunari helaraziko zaio. Erreklamazio hori baietsiz gero, departamentuburuak dagokion ebazpena proposatuko dio ikastetxeko zuzendariari, eta kalifikazio berria aktetan eta gainerako dokumentuetan jaso beharko da, arauzko prozeduraren bidez.


Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke dagokion lurralde-ordezkaritzako Hezkuntzako ordezkariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.


Irakasleek ikastetxean eduki behar dituzte ikasleen proba, lan eta ariketak ikasturte osoan eta, hala ba dagokio, erreklamatzeko azken bide posiblearen tramitazioa bukatu arte, ikasleek ikasturte osoan eskuratzeko aukera bermatzeko.